Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bukatu da 22 urtez azpiko Federazioen Arteko Espainiako txapelketa. Nafarroa izan da garailea, modalitate guztietan. Eskuz Binakako finalean Asier Lopezek eta Asier Pazos lakuntzarrak eman zioten garaipena Nafarroari, Errioxa eta Gaztela Leonen kontra jokatutako partida guztiak irabazi eta gero.Herrien Arteko Torneoa. Bigarren mailako A multzoko Herrien Arteko Torneoan Arbizuk 3-1 hartu zuen menpean Ultzama, eta Altsasuk atseden jardunaldia zuen. Asteburuan bukatuko da lehen fasea. Arbizuk Zizur izanen du aurkari eta Altsasuk Ilunberri. Zizur hurrengo faserako sailkatua dago dagoeneko. Arbizuk eta Altsasuk asteburuan egiten dutenaren arabera eginen dute txapelketan aurrera.