Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Gurasoak Entrenatzen Kanpaina burutu du beste behin. Kanpaina honetan bi lan egin behar dituzte Sakanako ikastetxeetako gaztetxoek: batetik, kiroltasunari lotutako idazlanak eta marrazkiak eta, bestetik, gurasoek kirolean ikusi dituzten jokaera txalogarriak eta jokaera tamalgarriak aipatu behar dituzte. Kirol Zerbitzuak kanpainaren oso balorazio positiboa egin du, Sakanako ikastetxe guztietatik 200 lan bidali baitira, soilik haurrenak. Gurasoen ekarpenak ere jaso dituzte. Material honekin guztiarekin erakusketa egitea aztertzen ari da Kirol Zerbitzua. Gaur Gurasoak Entrenatzen kanpainaren sari ematea izango da Etxarri Aranazko Kultur Etxean, 17:45ean. Bestalde, ikasturtea bukatu aurretik kanpainan parte hartu duten ikasle guztiei kamisetak oparituko dizkie Mank-ek. Sarituak1. saria: Aitana Sanchez Prieto (Atakondoa. Txirrindula). 2. Saria: Unai Irigoien Ausin (Iñigo Aritza. Patinak). 3. Saria: Aiora Larraza Salinas (Luis Fuentes. Ur azpian ibiltzeko betaurreko, tutu eta aletak). 4. Saria: Unai Lopez Ganboa (Arrano Beltza. Futboleko baloia). 5. Saria: Aitana Etxabarri Bakaikoa (San Donato. Saskibaloiko baloia). 6. Saria: Ganix Kintana Igoa (Andra Mari. Errugbiko baloia). 7. Saria: Oier Gastesi Serrano (Iñigo Aritza. Eskubaloiko baloia). 8. Saria: Juliana Fernandes Sousa (Sagrado Corazon. Erraketa). 9. Saria: Mikel Lizarraga Senar (Urdiaingo ikastetxea. Pala). 10. Saria: Ander Gasco Lizarraga (Luis Fuentes. Eskupilotako pilota). 11. Saria (Jone Grados Arana. Sagrado Corazon. Xiba).