Nazabal txapela janzteko prest

Guaixe 2012ko ekainaren 8a

Urrezko Aizkorako Banakako Txapelketako finala igandean jokatuko da, 12:00etan, Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan. Lehenengoz hiru aizkolari ariko dira finalean: Unai Otaño, Aitzol Atutxa eta Floren Nazabal. Etxarriarra iaz ez zen txapelketan aritu eta aurten irabazteko gosearekin dago. Sekulako maila eman du orain arte, finalerdietan Donato Larretxea bidean utzita, eta, zalantzarik gabe, txapela janzteko faborito argia da.Hala ere, arerioak ez dira nolanahikoak. Aitzol Atutxak, Atutxa II.ak, finalerdietan sorpresa eman zuen Azurmendi kanporatu eta gero, eta Unai Otaño ere sasoiko dago.Finalean sei lan egin beharko dituzte aizkolariek, guztira 12 enbor erdibituz. ETB1eanFinal handia zuzenean jarraitu ahal izanen da ETB1etik.