Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean jokatuko da lasterketa, 9:30ean. Nafarroako eta Euskadiko Kopetarako baliagarria daLakuntzako Zabalarte Mendi Klubak hainbat entitateren laguntzarekin antolatuta, igandean, garagarrilaren 10ean, 9:30ean abiatuko da IX. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa. Aipatu lasterketa, Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuiturako baliagarria izateaz gain, aurten Euskadiko Koparako puntuagarria ere bada. Atzo despeditu zen izena ematea eta erredakzioa ixteko garaian 250 korrikalari inguru zeuden izena emanda. Aralarko paraje ederretatik barnaLakuntzakoa Aralar mendizerraren bihotzean egiten den lasterketa da. Korrikalariak 9:30ean abiatuko dira Lakuntzako plazatik. Atazarko igoeratik Guardetxera igoko dira (1.035 m), antzinako galtzadatik pasaz. Guardetxetik Albi eta Mugardin barneratuko dira, Belokiko lepora joz (1.205 m) eta handik zuzen Unako putzura ailegatuz, gero Hirumugarrietako tontorrera (1.431 m, Aralarko tontorrik altuena) iritsi arte. Ondoren Lakuntzarako bidea hartuko dute Errenaga (1.298 m), Pagomari (1.140 m) eta Sandindegitik barna jaitsiz. Korrikalariek 28,5 km-ko ibilbidea osatu beharko dute eta bidean 2.308 metroko desnibela gainditu. Zailtasunaren aldetik, maila ertaina du probak. Bost hornidura eta kontrol gune izanen dira. Bukaeran, ohikoa denez, masajeak hartzeko aukera eskainiko du Surya masaje eskolak. Eta, jakina, auzate ederra izango da korrikalari guztiendako.Parte-hartzaileek euren dortsalak probaren egunean jaso ahal izango dituzte, goizeko 8:00etatik aurrera. Bestetik, guztia behar bezala antolatzeko, 80 pertsona baino gehiago ariko dira antolakuntza lanetan. Kadete eta jubenilendako 11,5 km-ko probaAurten, nobedade moduan eta Euskadiko Kopan sartu izanagatik, Zabalarte Klubak 17 km-ko ibilbidea antolatu du kadete (15-17 urte) eta junior (18-20urte) mailendako. Helduekin batera aterako dira kadeteak, 9:30ean, eta Guardetxeraino ibilbide berbera eginen dute. Ondoren, Igaratzako pista hartuko dute eta Kolosabarreneraino joango dira, handik helduen jaitsiera egiteko. SariakSari banaketa 13:15ean hasiko da. Parte-hartzaile guztiek kamiseta tekniko bat eta produktu lote bana jasoko dute. Irabazleek, gizon eta emakumeek, 350 euro, txapela eta trofeoa jasoko dituzte, bigarrenek 120 euro eta trofeoa eta hirugarrenek 80 euro eta trofeoa. Laugarrenek, bosgarrenek eta seigarrenek kirol jantzia eskuratuko dute. Bestalde, lehen hiru lakuntzarrendako, lehen sakandarrendako eta lehendabiziko hiru beteranoendako trofeoak izanen dira. www.lakuntza-aralar.comLasterketari buruzko informazio guztia. Ibilbidearen gps-track-a ikusteko eta lortzeko aukera dago.