Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Ikastolen Mendi Taldeak ikasturtea amaitzeko azken mendi irteera antolatu du igandean, ekainaren 10ean. Hitzordua goizeko 9:30ean jarri dute Etxarriko Andra Mari ikastolan. Bertatik Iribasera joko dute, Iribasetik Larraungo iturburura etxeko txikiekin batera txangoa egiteko. Ikasturteari bukaera emateko Astizeko ostatuan bazkaria izanen da. Helduendako menua (17 euro: zainzuriak, kogoiloak, paella, arraina, haragia, postrea eta kafea) eta haurrendako menua (9,5 euro: makarroiak, arraina, solomoa eta izozkia) egonen da.Sakanako Mendigoizaleekin Ormaztegi-Ezkio igandeanSakanako Mendigoizaleak taldeak mendi ibilaldia antolatu du iganderako Gipuzkoan: Ormaiztegi-Kizkitza-Izazpi-La Antigua-Ezkio. Autobusa goizeko 7:00etan aterako da Irurtzundik, gainontzeko herrietan geldialdiak eginez. Izena emateko 639 11 76 31 telefonora hots egin.