Beleixe Irratia mugikorrean entzungai

Guaixe 2012ko ekainaren 7a

Dagoeneko telefono mugikorretan entzun daiteke Beleixe Irratia (FM 107,3). Horretarako, sakelakoaren bidez www.uhinbak.eu web gunean sartu behar da. Android edo Iphone telefonoetarako aplikazioa deskargatuta, Beleixe Irratia telefono mugikor bidez entzuteko aukera dago, edonon, edonoiz, klik batean. Aplikazioa dohainik deskargatu daiteke eta erabilerraza da. Uhinbak aplikazioak euskara hutsean emititzen duten 25 irrati sakelakoan entzuteko aukera ematen du. Mugikortasunaren garaian, teknologia euskararen zerbitzura jarri eta bozgorailua ezarri nahi zaio Uhinbaken bidez euskarari. Aplikazioa Fitbak enpresak eta Antxeta Irratiak elkarlanean egindako proiektua da, Berria Fundazioa, Gipuzkoako Diputazioa eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.