Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ibarreko jakintza bildu asmoz, Sakantzen Sareak larunbatean ibarreko ondarea ezagutzeko proiektua ezagutarazi zuen Sakanako garapenaren sustapenerako sare sozialak, Sakantzen Sareak, larunbatean 85 pertsona bildu zituen Altsasuko Burunda pilotalekuan. Sareko kide Eduardo Galanek Beleixe Irratian (FM 107,3) larunbatekoaren oso balorazio positiboa egin zuen. "Ez genuen espero hainbeste jende etortzea. Jendeak bat egin du gure planteamenduekin eta aurreikusiak genituen helburuak erabat bete dira". Hasteko, bildutakoei Sakantzen sarea aurkeztu eta sarean aritzeak dauzkan abantailak azaldu zitzaizkien. Aldi berean, parte-hartzaileek haien nahiak ezagutarazteko bidea izan zuten. Sakantzen saretik bildutako pertsonen "ilusioa eta ekintzarako nahia" nabarmendu dituzte. Sakantzen Sareko kideek larunbatean bertan esan zutenez, "Sakanatik eta Sakanarako sortu den egitasmo bat erein da gaurkoan, behar batetik sortutakoa izan dena. Egoera honi buelta emateko beharra dagoelako, sakandarron garaia iritsi da". LantaldeakKitz Mendiola Sakantzen sareko kideak Beleixe Irratian (FM 107,3) argitu zuen bildutakoak 11 taldetan aritu zirela lanean. "Talde bakoitza, dinamizatzaile baten laguntzarekin interes komunak partekatzen hasi da eta teknika ezberdinak erabiliz bakoitzak bere lan esparrua definitu du". Galanek ondorio asko bildu dituztela azaldu du. "Ondorio oso positiboak atera dira, egungo egoerari soluzioak ematen, kutsu positibo bat emateko ibarrari. Jendea pixka bat antolatzen hasi da. Lantaldeak biltzen hasiko dira". Sortutako ideiak pilotalekuan partekatu zituzten. Mendiolak gaineratu duenez, lan talde bakoitzak bere dinamika izanen duela, "baina denak, elkarlanean ariko dira, sarearen beharra dago eta". Elkarlanaren garrantzia askotan aipatu zela nabarmendu zuen Mendiolak. Sakandarrak "gurdi honetan igotzera" animatu zituen. "Denok egin ditzakegu ekarpenak. Horregatik, jendea animatzen dugu interesa duen lantaldean izena emateko". Galanek gaineratu du beste lantalde bat(zuk) ere sor daitezkeela. "Gauza da jendeak parte hartzea. Buruan dituzten ideiak eta proiektuak hemen azaltzea; horri buruz dakienarekin harremanetan jartzea eta guztiok batera lan egitea". Eratutako lan taldeakTurismoaOndare materiala eta ondare ez materialaAholkularitza juridiko ekonomikoaMultimedia komunikazioaArtea eta musikaBirziklapenaNekazaritza ekologikoaKirolaElkartasun egitasmoak garatzeko taldeaEnergia berriztagarriakPrestakuntza