7 langabetu gutxiago

Guaixe 2012ko ekainaren 5a

Altsasuko enplegu bulegoan maiatza akaberan 1490 langabetu zeunden izena emanda, aurreko hilaren hasieran baino 7 gutxiago (-%0,47).  Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda daudenetatik 750 emakumezkoak dira eta 740 gizonezkoak. Bestalde, Altsasun 328 kontratu itxi ziren; horietatik 28 besterik ez ziren mugagabeak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Agentzietan 49.549 pertsona zeuden erregistratuta lanik gabe maiatzean, hau da, aurreko hilabetean baino % 2,66 gutxiago (1.356 pertsona). Haietatik 24.932 emakumezkoak dira, % 1,83ko jaitsierarekin (465 emakume) eta 24.617 gizonezko, aurreko hilabetean baino %3,49 gutxiago (891 gizon).Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente Jose Javier Esparzak aipatu duenez, maiatza hilabete ona izan ohi da Nafarroako enplegurako. 2012ko maiatzeko datuak onak dira, azaldu du, "Foru Komunitatean izan delako Espainian hirugarren langabezia-jaitsiera handiena, eta dagoeneko hiru hilabetez jarraian jaitsi da; guztira, 2.395 pertsona martxotik hona". Hala ere, gaineratu du "langabezia-kopurua iazko maiatzekoa baino handiagoa dela eta, hortaz, lanean jarraitu behar dela herritarren enplegurako aukerak hobe daitezen".