Klinikarendako 1500 lagunen bila

Guaixe 2012ko ekainaren 6a

Josefina Arregi klinikaren lagunen elkartea osasun zentroaren lana ezagutarazi eta haren jarraipena bermatzeko sortu zen. Alzehimerra eta bestelako dementzia gaitzetan erreferentziazko zentroa da Josefina Arregi. Murrizketen kontura klinikaren etorkizuna kolokan egon zen eta, horren harira, Altsasun egiten den osasun jardunari babesa emateko sortu zen lagunen elkarteak 1500 bazkide berri lortu nahi ditu, dirua klinikara bideratzeko. 12 eurotik aurrerako ekarpenak egin daitezke. Elkarteko presidente Patxi Goikoetxeak esan digunez, "administrazioak kostu erreala ordainduta ere, klinika horren gainetik dago, tratamendu integrala eskaintzen duelako. Pertsonak dementziekin sartzen dira, baina bestelako gaitzekin etorri ohi dira ere eta guztiari erantzuten zaio". Goikoetxeak gogora ekarri du Josefina Arregi klinikan gaixoen familiei ere arreta eskaintzen zaiela. Goikoetxeak, bestalde, nabarmendu du egungo egoera ekonomikoagatik animaliekin edo musikarekin egin daitezkeen terapiak bertan behera gelditu direla. Gaitzaren inguruko ikerketan sakontzeko bidea ere izanen litzateke. Bitartean, elkarteak Alzheimer gaitzaren gizarte onarpenaren alde lanean segituko du. KontzertuazMarta Vera osasun kontseilariak aurreratu du kanpo auditoria bat eginen duela kontzertatutako zentroetan, benetako kostuak zein diren aztertzeko. Gaur egun Altsasuko klinikako 21 oheak kontzertatuta daude. Oheko 166 euro jasotzen du klinikak eguneko, baina kostu erreala 180 euro dira. 16 urtetako datuak2300 gaixo, 585eko arrakasta tratamenduan.22.000 kanpo kontsulta. Erabiltzaileen poz maila handia. BideoaElkarteak egoeraren berri emateko bideoa ekoiztu du.