Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bere eguna ospatuko du bihar Goizuetan. Ospakizunerako Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari leloa aukeratu du. Leloaren inguruan, UEMAtik adierazi dute euskaraz bizitzeko eta aritzeko udalerri euskaldunak direla tokirik egokienak, eta, hain zuzen ere, horregatik dutela aukera beste toki batzuetan baino aurreratuago egoteko eta euskararen normalizazioan neurri aurrerakoiak hartzeko.UEMA egunaren aurkezpenean erakundeko lehendakari Maren Belastegik Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika salatu zuen eta, Euskararen Legeak ezartzen dituen hizkuntza eremuak desagertzea aldarrikatu zuen. "Nafar guztiek hizkuntza eskubide berak izan behar dituzte" azaldu zuen. Aurkezpenean ere Nafarroako Gobernuak euskararen arloan egin dituen murrizketak kritikatu dituzte, eta nabarmendu du indar handiagoa egin beharko litzatekeela hizkuntza politika aurrerakoia egiteko.Goizuetan, biharkoan ere ospakizunerako tartea izanen da. 10:00etan UEMAko udaletako ordezkarien batzarra udaletxean. 11:00etatik 14:00etara Haurrendako puzgarriak, jokoak eta tailerrak. 11:30ean Herriko etxeak ezagutzeko bisita gidatua. 13:30ean Ekitaldi nagusia. Goizean zehar artisauak, dantzariak eta musikariak herrian barna. 14:30ean Herri bazkaria. 16:00etatik 18:00etara Haurrendako puzgarriak. 19:00etan Dantzaldia Gabezin taldearekin. Gauean kontzertua gaztetxean.