Errausketaren inposizioaren kontrako kontzentrazioa

Guaixe 2012ko ekainaren 8a

Bihar, larunbata, 12:00etan, Iruñeko Baluarteko plazan. Leloa: Jimenez jauna. Ez Tuteran, ez Tafallan, ezta Sakanan. Nafarroan errausketari ezHiru Mugak Batera plataformak biharkoan salatuko du Nafarroako Gobernuak erkidegoko errauskailua Olatzagutian "inposatu" nahi duela, "udal legedia gainditzen duen proiektu baten bidez". Plataformaren helburua, Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Roberto Jimenezi gogorarazi diote Nafarroan hondakinik ez zela erreko esan zuela. Horregatik, "koherentzia politikoa" eskatuko diote. Aldi berean, PSNko buru diren Jimenez eta Roman Felonesekin biltzeko eskaera eginen du Hiru Mugak Baterak. Izan ere, porlandegian hondakinak erretzeak plataformako kideei sortzen dien kezka eta ezinegona azaldu nahi die. Gainera, udalez gaindiko plan sektorialik ez onartzeko eta Nafarroan hondakinik ez erretzeko eskatuko dute.