Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak eta Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu duten ekimena da Mundutik Arakilera. Ibarrera bizitzera etorritako pertsonen eta bertan lehendik bizi zirenen arteko harremanak sortzeko eta sakontzeko helburuz antolatu da. Irteeran parte hartu nahi duenak, bokadiloak, ura eta ongi pasatzeko gogoak besterik ez ditu eraman behar. Izena ostegunera arte eman daiteke 648 070 710 telefonora hots eginez edo immigrazioa@sakana-mank.com e-posta helbidean. Egitaraua 9:00etan Irurtzungo Foru plazatik Etxeberrira. 10:00etan Alkatearen harrera. 10:30ean Etxeberriko basotik ibilbidea. 12:30ean Lacturalen bisita. 14:00etan Bazkaria. 15:00etan Jolasak. 16:30ean Etxeberritik Irurtzunera.