Euskara ikasleek eska ditzakete diru-laguntzak

Guaixe 2012ko ekainaren 11

Ikasturte honetan euskara ikasteko edo alfabetatzeko ikastaroak egin dituzten sakandarrek dute diru-laguntza eskatzeko aukera (kilometrajea kanpo). Sakanako Mankomunitateak jarri duen diru kopurua eskatzaile guztien artean banatuko du. Beti ere, langabetuek izanen dute lehentasuna. Diru-laguntza jaso ahal izateko ikasleek gutxienez %80ko asistentzia izan dutela frogatu beharko dute euskaltegiak emandako ziurtagiriaren bidez. Nola eskatuEskabide orria betetzearekin batera, eskatzaileak nortasun agiriaren kopia eta erroldatze agiria aurkeztu beharko ditu. Horiei euskaltegiko matrikularen ordainagiria eta asistentzia fitxa gehitu beharko dizkie. Langabeek, gainera, Seguritate Sozialak emandako bizitza laborala agiria aurkeztu beharko dute. Sakanako Mankomunitatearen egoitzan aurkeztu beharko dira agiriak.Informazio gehiago948 464 840 telefonoan edo euskara@sakana-mank.com e-postan.