Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo despeditu zen Dauphiné Liberé, Frantziako Tourra prestatzeko test bikaina. Sky taldeko Bradley Wigginsek irabazi du itzulia, erlojupekoan sekulako erakustaldia eman eta mendiko etapetan bikain ibili eta gero. Bere taldekide Michael Rogersi 1:17 eta BMC taldeko Cadel Evansi 1:26 denbora atera dio. Wiggins ere Tourrerako kontuan hartu beharreko gizona izango da. Euskaltel-Euskadiko Egoi Martinez 45.a izan da, 19:43ra. Etxarriarra ongi aritu da, etapa bateko ihesaldian sartu eta beste etapa batean irabazteko zorian egon eta gero. Bere taldekide Jorge Azanza altsasuarra 67.a sailkatu da, 31:05era; Movistarreko Imanol Erbiti 90.a, 41:05era; eta talde laranjako Gorka Verdugo etxarriarra 95.a, 44:13ra. Urtasun SuitzanEuskaltel-Euskadiko urdiaindarra Suitzako Itzulian dabil. Atzoko bigarren etapan bi porturi egin behar izan zieten aurre txirrindulariek. Movistar delako Rui Costa izan zen garailea. Pablo Urtasun 150.a sartu zen, 13:24ra. Gaur bigarren etapa dute jokoan, 194 km-koa baina lasaiagoa, esprinterrendako aproposa.