Sagan azkarrena Suitzan

Guaixe 2012ko ekainaren 12a

Atzo Suitzako Itzuliko hirugarren etapa jokatu zen. Ihesaldiek ez zuten zortea izan, esprinterren taldeek etapa kontrolatu zutelako. Esprintean azkarrena Liquigas taldeko Peter Sagan izan zen. Euskaltel taldeko Pablo Urtasun 159.a sartu zen, Igor Antonekin batera, 13:23ra. Sailkapen orokorrean Movistarreko Rui Costak jarraitzen du lider, Frank Schleck 8 segundora eta Roman Kreuziger 15 segundora dituela. Pablo Urtasun 155.a da, 27:13ra.