Benjumea txukun Zarautzen

Guaixe 2012ko ekainaren 12a

Larunbatean 650 triatleta inguru aritu ziren distantzia luzeko Zarauzko Triatloian (2,5 km igerian, 79 km bizikletan eta 20 km korrikan). Irabazlea SVC Seguridad taldeko Eneko Llanos izan zen (3:57:02). Sakana Triatloi Taldeko kideek lan polita egin zuten. Felix Benjumea altsasuarra 50. postuan sartu zen (4:39:02) eta Javier Borrega altsasuarra 64.ean (4:41:51). Mikel Lakuntza arbizuarra, aldiz, 218.a heldu zen helmugara (5:04:32). Emakumezkoetan Tolosaldeko taldeko Maider Gaztañaga nagusitu zen (4:37:12). DonostriIgandean Donostri Sprint Triatloia jokatu zen, distantzia labur edo sprintean (0,75 km igerian, 20 km txirrindulan eta 5 km korrikan). 500 triatleta inguru aritu ziren eta azkarrena Saltoki taldeko Ignacio Muller izan zen (1:02:33), eta emakumezkoetan bere taldekide Nuria Rodriguez (1:13:50). Sakana Triatloi Taldeko Juan Luis Maiza 128.a sartu zen (1:17:00) eta Juantxo Azurmendi 141.a (1:17:50).