Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cederna Garalurrek Arbizun duen egoitzak atzokoan baso-biomasari buruzko jardunaldi bat hartu zuen. Nafarroako Gobernuak antolatutako ekimena izan zen (Crana eta Garalaurren laguntzaz) eta Europako egitasmo baten zati da. Biomasa energia baliabide gisa erabiltzeko moduez, potentzialtasunaz eta ekonomia-bideragarritasunaz dituzten zalantzak argitu nahi izan zizkieten atzo toki erakundeei. Eta hainbat aukeren berri eman zitzaien, esaterako, gasolio galdarak biomasakoengatik aldatzea. Horrekin batera biomasa sortzeko egitasmo baten eta haren bideragarritasunaren prozesu guztia aztertu zuten: baso-baliabidea eskuratu, ezpaldu, kalibratu, bildu eta udal azpiegitura termikoetan erabili. Finantzabideei eta diru-laguntzei buruzko argibideak ere eman zituzten. Toki erakundeek, garapen agenteek, energia berriztagarrien arloan ari diren enpresek, aholkularitzak eta ingurumen teknikariek parte hartu zuten jardunaldian. Izan ere, udalen eta beste erakundeen arteko hartu-emanak sustatu nahi izan ziren. Baso-biomasa, energia baliabideaHerri-basoak dituzten udalek biomasa ekonomi-baliabide gisa ikusten dute. Baita enplegua sortzeko modua eta udal eraikinetako berokuntza sistemetan erabiltzeko eta kostua murrizteko ere.