Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Suitzako laugarren etapa jokatu zen. Liquigaseko Peter Saganejk irabazi zuen ihes egindako seikote baten arteko esprinta, Suitzako Itzulian bere hirugarren garaipena pilatuz. Eslobiarrak demostratu du esprintetan, ihesaldietan, erasoetan... terreno guztietan ongi moldatzen dela. Euskaltel-Euskadi taldean dabilen Pablo Urtasun urdiaindarra 133.a izan zen, 15:40ra. Sailkapen orokorrean Movistarreko Rui Costak jarraitzen du lider. 8 segundora du Frank Schleck eta 15era Roman Kreuziger. Urtasun 150.a da, 42:53ra. Gaur bosgarren etapa jokatuko da, 193 kilometrokoa, aurreko etapen antzekoa. Euria egingo duela iragarri dute.