Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Suitzako Itzuliko bosgarren etapa jokatu zen. Sei lagunek eguneko ihesaldia burutu zuten, arrakasta izan zuena, eta iheskideen arteko esprintean Katuxa taldeko Vladimir Isaitxev izan zen azkarrena. Euskalteleko Ruben Perez saiatu zen, urrutitik erasoa jota, azken esprintean... baina ezin. Bigarrena sartu zen helmugara. Bere taldekide Pablo Urtasun urdiaindarra 100.a izan zen, tropelarekin batera, 11:07ra. Sailkapen orokorrean ez dago aldaketarik. Movistarreko Rui Costa da liderra, 8 segundora Frank Schleck eta 15 segundora Roman Kreuziger duela. Pablo Urtasun 147.a da, 42:53era.Gaur seigarren etapa jokatuko da. Gogorregia izan gabe hirugarren mailako hiru mendate eta laugarren mailako beste bi dauzkate. Bestalde, Andy Schleckek adierazi du ezingo dela Frantziako Tourrean aritu, lesionatuta dagoelako.