Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean Arbizuko eskolakoek anfitrioi lanak egin zituzten, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiko ikastetxe publikoetako ikasleei, irakasleei eta familiei harrera egiteko. Guztiak bildu zirenean, 10:00etan, Arbizuko ikasleek bertso bat kantatuz harrera egin zieten guztiei. Ondoren, 3. ziklokoek hainbat bertso abestu zituzten plazan. Euskarak elkartzen gaitu eta Gora Sakanako herri eskolak leloak zituzten pankartak zabaldu zituzten. Ospakizuna Kattuka haur eskola ondoko belardira lekualdatu zen. Han Haur Hezkuntzakoek urarekin, harearekin eta bestelakoekin jolasteko aukera izan zuten, baita lepokoak egin eta makilatzeko ere. Bitartean, Lehen Hezkuntzako ikasleak karaokean kantatzen edo herri kiroletan aritu ziren plazan. 12:30ean denak bildu ziren eta festa halaxe despeditu zuten goiz pasa ederra, hurrengo urtean errepikatzeko asmoz.