Odolemaile-elkarteko ordezkarien lana aitortuta

Guaixe 2012ko ekainaren 14a

Gaur ospatzen da Odol-emaileen Munduko Eguna. Hori dela eta, Parlamentuak atzokoan Nafarroako Odolemaileen Elkarteko, Adonako, herrietako ordezkariei harrera egin zien. Parlamentuko buru Alberto Catalanek emaileen "elkartasun konpromisoa" nabarmendu zuen. Adonako buru Jesus Maria Masek odola ematera animatu zuen gizartea eta arduradun politikoei krisi garaian osasun zerbitzuak beharrezko  material-, giza- eta ekonomia-baliabideez behar bezala hornitzeko eskatu zien, "Nafarroan odol ematea horietan oinarritzen baita". Adonak 78 herritan ditu ordezkariak. Sakanan 9 herrietan eta atzo Parlamentuan 7 herrietako ordezkariak izan ziren: Luis Sarasola Gorriti (Irurtzun), Jose Mª Ustarroz Razkin (Uharte Arakil), Migel Angel Reparaz Razkin (Arbizu), Ignacio Lopez De Sabando Ezkerra (Etxarri Aranatz), Maite Mazkiaran Apestegia (Altsasu), Agustin San Miguel Gastaminza (Olatzagutia) eta Juan Jose Calvo De La Fuente (Ziordia). Ezin izan zuten ekitaldian izan Jesus Flores Lanz (Lakuntza) eta Txomin Goikoetxea Iriberri (Urdiain).