Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
100 lagun elkartuko dira TOKIKOM jardunaldietan, bihar. Zer esparru komunikatibo behar du XXI. mendeko euskal hiztun komunitateak? Galderari erantzuten saiatuko diraEuskal hedabideen zein soziolinguistika, unibertsitatea eta politikaren arloko 100 bat lagun elkartuko dira bihar Arrasaten, TOPAGUNEAk eta TOKIKOMek antolatutako jardunaldian. Zer esparru komunikatibo behar du XXI. mendeko euskal hiztun komunitateak? Galdera horri erantzuteko oinarrizko gakoak aurkitzen saiatuko dira bertan.Hedabideen mundua erabateko iraultzan sartuta dagoen honetan, euskarazko medioen jarduna aurrera begira egokitzen hasteko ‘ezinbesteko hitzordua’ dela azpimarratu dute antolatzaileek. Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Mondragon Unibertsitatearen laguntzaz, egitarau ezin beteagoa izango du topaketak, alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuz. Parte hartzen izanen dira Bierrik fundazioko ordezkariak ere.