Sakanako Ezagutzaren Gizarte Funtsa martxan jarriko da

Guaixe 2012ko ekainaren 15a

Sakantzen Sarearen aurreneko egitasmoa martxan jartzeko aurrenekoz bilduko dira gaur. Gaurko bileran funtsaren talde sustatzailea sortzen hasiko da. Hemendik aurrera ibar guztian inurri lana egiten hasiko dira. Izan ere, Sakanan dagoen ondare naturala, materiala, eta ez materiala eta tokiko ezagutza modu sistematikoan identifikatu eta jasotzeko helburua jarri diote bere buruari funtseko kideak. Jasotako informazio guztiak Sakanako garapen prozesuaren zerbitzura jartzeko asmoa dute gerora. Esaterako, aitzinako jarduera ekonomikoak berreskuratuz eta birbalorizatuz. Beste bat izan daiteke jarduera, produktu, zerbitzu, prozedura, identitate faktore eta marketing estrategia berriak sortzeko berrikuntza sustatzea. sakantzensarea@gmail.com Parte hartu nahi duenak helbide horretara ere jo dezake