Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eguerdian, bi txandatan, Uharte Arakilgo, Lakuntza eta Etxarri Aranazko eskola publikoetako eta Andra Mari ikastolako ikasleek Lacunza Kalor Groupek Lakuntzan duen lantegia bisitatuko dute. 200 bat ikasle izanen dira, ordu batez lantegia goitik behera bisitatuko dutenak, hasi laborategitik eta tailerrean bukatu arte. Uharte Arakil, Lakuntza eta Etxarri Aranazko udalek ikasleei emandako saria da bisita hori. Izan ere, ikasleak haien ikastetxean energia aurrezpenarekin zerikusia duten lanketa egin dute eta sariarekin ahalegina aitortu die udalak. Enpresak, bestalde, ekoizten dituzten produktuen euskarazko katalogoa eta opari bat emanen die.