Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako ikastetxe publikoetako hezkuntza komunitateak gaurkoan Altsasun du hitzordua. Nafarroako Gobernuak iragarri dituen murrizketen kontra eta kalitatezko hezkuntza sistema baten alde protesta egiteko deia egin du. Errefusa hori nabarmenago gelditzeko argazki erraldoi bat eginen da. Aurreko ostiralean ere murrizketen kontrako aldarrikapena Sakanako herrietan barna zabaldu zuten hezkuntza publiko langileek. Irurtzundik eta Olatzagutitik auto karabana bana abiatu zen herriz herri aldarrikapena zabalduz. Bi adarrak Etxarri Aranatzen bat egin zuten eta bidegurutzean dagoen borobilean kontzentrazioa egin zuten.