500 urte eta gero, Nafarroa Bizirik

Guaixe 2012ko ekainaren 15a

Hori da 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak bihar Iruñean antolatutako martxa nazionalean aldarrikatuko dena. Egun osoko egitaraua dago: 10:00etan zutabeak Iruñerantz; 12:00etan harrera ekitaldia Zezen plazan; 14:00etan herri bazkaria; 17:30ean Antoniuttitik Euskal Herriko martxa nazionala eta 19:30ean jaialdia zezen plazan: Barricada, Su ta gar, Vendetta eta Goienetxe Anaiak. Sakandarrek ez dute huts eginen.