Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abiadura Handiko Trenaren kontrako leloak margotu zituzten asteazken gauean Mugitu! Mugimenduko kideak Euskal Herri guztian, Sakanan barne. Mugitu!ko kideek azaldu dute gobernuak egitasmoa inposatzen ari direla. "lehenengo egin eta gero pentsatu. Honek dagoeneko ondorio ekologiko eta sozial oso larriak ekarri dizkigu, eta gure herriarentzako edozein eredu sozio-ekonomiko propio eta alternatibo hipotekatzen du". Nafarroan aurrekontuan egin beharreko 132 milioi euroko murrizketa aipatu ondoren, salatu dute Nafarroako Gobernuak AHTko lanetarako bideratutako 134 milioi euroak mantendu eginen dituela. Horregatik, Mugitutik! Ggaldetu dute: "nola liteke une honetan, atzeraldi ekonomikoa areagotzen ari den honetan, AHTak aurrera egiten segitzea, inolako neurririk gabe, burbuilen aroan bezala?" Erantzuna ere eman dute: "eraikuntza-enpresek diru publikoa abiadura handiz poltsikoan sartzeko aitzakia bilatzea zen helburua".