Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Lekeitioko Triatloia jokatu zen (0,75 km igerian, 21 km txirrindulan eta 5 km korrikan). 400 triatleta pasa aritu ziren eta proba Nicholas Kasteleinek irabazi zuen (1:01:28), 6 segundo eskasera Saltokiko Martin Ignacio Muller gaztea sartuaz. Muller izan zen lehen 23 urtez azpikoa. Sakana Triatloi Taldeko Urko Berdud altsasuarrak lan bikaina egin zuen, helmugara 12. Postuan sartu baitzen (1:04:21). Probako bigarren 23 urtez azpikoa izan zen. Emakumezkoetan Codeameko Ainhoa Muruak ez zuen areriorik izan (1:09:08).