Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko porlandegian hondakinak erretzeko egitasmoa Nafarroako Gobernuaren eta Cementos Portland Valderrivas (CPV) enpresen inposizio gisa ikusi du plataformak. Bere kideek salatu zuten Nafarroako Gobernuak "multinazional baten aldeko jarrera larria eta zuritu ezinezkoa" duela, eta "ikaragarrizko eskandalutzat" jo zuten. Horregatik, "gehiegikeria hori Nafarroan egitearen kontra deituko diren mobilizazioetan parte hartzera" deitu dituzte herritar guztiak.Aurreko astean Nafarroako Gobernuak iragarri zuen CPVrekin hitzarmena sinatuko duela. Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integratuan jasotako energia balioztatzeko planta baztertu ondoren, Olatzagutian porlandegian erre nahi ditu hondakinak. "Horretarako ez du zalantzarik izan bere esku dauden inposizio tresna guztiak lotsagabeki erabiltzeko". Hiru Mugak Batera plataformako kideek gogor kritikatu zuten gobernuak Udalez Gaindiko Proiektu Sektoriala "ezohiko tresna" erabiltzea, Olatzagutiko Udalaren "partehartzea saihesteko". Plataformatik nabarmendu zuten "ezohiko tresna administratiboa ez dela hondakinak erretzen dituzten beste porlandegi bakar batekin ere aplikatu". DistantziakOlatzagutiko udal araudiak udalerrian hondakinak erretzea debekatzen duela eta halako jarduerak betetzeko gutxieneko distantzia batzuk mantendu behar direla. "izugarrizko bidegabekeria litzateke udal araudian zehazten diren segurtasun distantziak deuseztatzeaz gain, baztertu den balorizazio plantarako egiteko gorde behar direnak ere baliogabetzea". Plataformako kideek adierazi dutenez, hondakinak porlandegian erretzea balioztatze erretzea plantan baino gehiago kutsatzen du. "Isuri kutsatzaileen dekretu berberaz arautuak egon arren bi aukerak, porlana ekoizteko labeek salbuespen garrantzitsuak baitituzte isuri batzuei dagokionez".