Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Baikapek Inasa "berehala" itxiko duela iragarri du eta horren aurrean Arakil eta Irurtzungo Udalak gaur ezohiko bilkura eginen dute, 19:00etan. Udalek onartuko duten adierazpenean Inasako enpresa batzordeari eta kaltetutako familiei babesa azalduko zaie. Langileen ordezkariak proposamenak eginez positiboan lan egin dutela nabarmendu eta zuzendaritza negoziatzera ukatu dela salatuko da. Aldi berean, lan arloko gai bat ordena publikoko arazo bihurtzeko zuzendaritzak egindako saiakerak salatuko dira. Nafarroako Gobernuari Inasako langileen etorkizunaz arduratzeko eskatuko diote.