Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo Tourrerako zein talde eramanen duen azaldu du Euskaltel-Euskadik. Samuel Sanchez izanen da liderra, eta hari laguntzen talde laranjako lau sakandarrak egonen dira: Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Pablo Urtasun eta Jorge Azanza. Mikel Astarlozak, Gorka Izagirrek, Ruben Perezek eta Amets Txurrukak osatuko dute taldea. Egoi Martinez eta Gorka Verdugo beteranoak dira Tourrean. Iaz Pablo Urtasunek debutatu zuen, eta aurten Jorge Azanzari iritsi zaio debutatzeko ordua. Tourra jarraitzea beti da ikusgarria, baina sakandarrak egonez gero are gehiago. Igandean Espainiako Txapelketetan ariko dira guztiak, Samuel Sanchez liderra salbu. Sanchez Sierra Nevadan kontzentratuta dago Tourra prestatzen. Euskalteleko delegazioak hurrengo asteazkenean, ekainaren 27an hartuko du hegaldia Loiutik, Bartzelonan eskala egin eta gero Bruselasera joateko. Han abiatuko da aurtengo Tourra, ekainaren 30ean. Uztailaren 22an despedituko da, Parisen.