Imanol Erbiti, Tourrerako hautagaien artean

Guaixe 2012ko ekainaren 20a

Movistar Team taldeak oraindik ez du erabaki zein izango den Tourrera eramango duen bederatzia. 10 txirrindulari daude hautagaien artean, tartean Hiriberriko Imanol Erbiti dago. Ziurrenik astelehenean, Espainiako Txapelketak bukatuta, hartuko du Movistarrek erabakia. Ziurtatu daitekeena da Jose Luis Arrieta uhartearra Movistarreko zuzendaria izanen dela munduko txirrindularitza proba inportanteenean.