Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hizlariak Asun Fernandez Garaialde Lazkano (NaBai) eta Barkartxo Ruiz (Bildu)Bi parlamentariak iritzi diote "krisiaren aitzakiapean jendartearen ongizatearen ardatz nagusien kalitatean eragin zuzena duten neurriak hartzen" ari direla, tartean osasun-publikoaren alorrean. "Mahai gainean jarri digute asistentzia-ereduaren aldaketa globala". Haien lanean hainbat iritzi eta balorazio jaso badituzte ere, informazio "eskasa" dutela irizten diote bi parlamentariek. Baina ondorio batera iritsi dira: "irizpide ekonomikoetan oinarrituriko proiektua da, erabiltzaileei ematen zaien arretaren kalitatea oker lezakeena, bereziki Nafarroako eremu batzuetan".Hori dela eta, NaBaiko eta Bilduko parlamentariek "ezinbesteko" jo dute "guztiok daukagun informazioa alderatu eta trukatzea, eskualde bakoitzeko diagnosia eginez, ikusten ditugun hutsune eta arazoak identifikatu eta osasun-eredu berriaren ezarpenak ekar litzakeen ondorioak aurre-ikuste aldera". Fernandez Garaialde Lazkanok eta Ruizek gaurko eztabaida saioan parte hartzera gonbidatu dituzte sakandarrak.