Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Movistar Team zoriontzeko moduan dago, asteburuan garaipen bikoitza eskuratu baitu talde nafarrak. Rui Costak lidergoari eutsi eta Suitzako Itzulia irabazi du, atzoko etapa gogorrari erantzun bikaina emanez. Alejandro Valverdek sekulako lana egin zuen Costarendako eta, horrela, maillot horia mantendu ahal izan zuen portugaldarrak. 14 segundora sailkatu zen RadioShackeko Frank Schleck eta 21 segundora Levi Leipheimer. Euskaltel-Euskadik lan polita egin zuen, Mikel Nieve 5.a sailkatu baitzen, 40 segundora. Pablo Urtasun Urdiaindarrak 91. Postuan bukatu zuen, 1:46:43ra. Bestalde, Movistarreko Nairo Quintanak Frantziako Route du Sud irabazi zuen atzo.