Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko 3. Instrukzio Auzitegiko epaitegiak DYAko 3 buruen kontra zabaldutako auzia artxibatzea erabaki du, tartean sakandar bat zegoen. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza tartean zela, 2 anbulantziaren erosketan dokumentuak faltsutzea eta iruzurra egitea leporatu zieten. Epaileak ebatzi du DYAko zuzendaritzak kudeatzaileari baimena eman ziola 2 anbulantzia erosteko, bakoitza 26.500 eurotan. Gero 53.000 euroko faktura bakarra aurkeztu zuen, anbulantzia bakarra agertuz. Anbulantzietako batek ez zuen ikuskaritza pasa eta DYA Nafarroako Gobernuarekin harremanetan egon zen diru-laguntzaren zati bat jaso ahal izateko. Ilbeltza akaberan zabaldu zen auzia eta DYAko 3 buruak Foruzaingoaren polizia-etxean deklaratu behar izan zuten. DYAko boluntarioak erakundearen defentsan agerraldia egin zuten.