Sakandarrak III. Txindoki Bertikalean1.Hassan Ait Chau: 35:0029.Gorka Santesteban (Etxarren): 40:2550.Karlos Zelaia (Uharte Arakil): 41:5690.Mikel Berastegi (Arbizu): 45:4399.Alatz Agirre (Arbizu): 46:49101.Egoitz Aldaz (Olazti): 47:05Igoera Bertikalen Euskal Koparako baliagarria zen III. Txindoki Bertikala proba jokatu zen igandean Abaltzisketan. Abaltzisketatik (415 m) Txindoki puntara (1.346 m) igotzea zen erronka, 3,878 km osatuz eta 931 m-ko desnibelari aurre eginez. Igoera bertikal hauetan ohi denez, proban parte hartu zuten 155 korrikalariak banaka-banaka atera ziren eta euren denbora kronometratu zuten antolatzaileek. Azkarrena Hassan Ait Chau billabonatarra izan zen (35:00), Iñigo Larizi 32 segundoko aldea atera eta gero. Emakumezkoetan Maud Combarieu nagusitu zen (42:55).Korrikalarien artean sakandarrak izan ziren. Azkarrena Etxarrengo Gorka Santesteban izan zen, 29. denbora onena markatu eta gero (40:25).