Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzunek Nafarroako ONCEren aldeko eguna hartuko du bihar, ekainaren 23an, larunbatean. Eguna ONCEk antolatu du, Irurtzungo Udalaren eta Itxipuru taldearen laguntzarekin. Ezgaitasun bisualaren inguruko sentsibilizazioa eta formazioaAntolatutako ekitaldi guztien helburua, batetik, ezgaitasun bisuala duten pertsonek euren bizitza autonomoa egiteko dituzten zailtasun, traba eta oztopoen inguruan sentsibilizatzea da, eta, bestetik, Nafarroan ezgaitasun bisuala duten pertsonak eta bere senitartekoak proiektua gauzatzen den herritarrekin harremana izatea. Horrekin batera, ONCEk euren kolektiboko pertsonek dituzten oztopoen inguruko informazioa eta formazioa eskaini du. Horrela, azken egun hauetan ezgaitasun bisualaren inguruko jarduerak egin dira Irurtzungo Atakondoa eskolan eta Irurtzungo Udaleko langileek ere formazioa jaso dute ezgaitasun bisuala duten pertsonek dituzten mugikortasun arazoen inguruan. Egitaraua12:00etan: ONCEko kolektiboko kideei ongietorria Jubilatuen Klubean. Valentin Fortun (ONCE Nafarroako presidentea), Juan Jose Iriarte (Irurtzungo alkatea), Teresa Palahí (ONCEko presidenteordea), eta Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika,Berdintasun, Kirol eta Gazteri kontseilaria (konfirmatu gabe). 12:30ean: ONCEko langile jubilatuei omenaldia eta antzinatasun domina banaketa.12:50ean: Sin Barreras taldearen kontzertua. 14:00etan: Herri bazkaria Atakondoan.16:15ean: Sari bikainen zozketa.16:30etik 18:00etara: Leyenda taldearekin dantzaldia.18:05ean: Egunaren bukaera eta etxera bueltatzea.