Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatza 1688 langabeturekin despeditu genuen. Haietatik 864 (%51,18) emakumezkoak ziren eta 824 (%48,82) gizonezkoak. Langabeen adinari dagokionez, %50,53 (853) 25 eta 44 urte artean dituzte. $5 urte edo gehiago dituzte langabeen %37,68 (636). Azkenik, 25 urte baino gutxiago dituzten lan eskatzaileak %11,79 dira (199). Langabezia 8 herrietan jaitsi da, 6tan gora egin du eta bakarra gelditu da zegoen moduan. Sektoreei dagokionez, langabe sakandarren erdiak, %50,65 (855) zerbitzu arloan lan egin nahi luke. Industrian lan egiteko prest dauden lan eskatzaileen %34,77 (587). Eraikuntzan aritzeko prest %7,76 dago (131), abeltzaintzan, berriz, %2,07 (35). Azkenik, aurretik lanik egin ez eta lehen kontratua nahi duten sakandarrak %4,74 dira (80). Udalerria Guztira AldeaAltsasu 816 -1Arakil 62 -6Arbizu 74 -1Arruazu 3 -1Bakaiku 16 -1Ergoiena 12 +3Etxarri-Aranatz 181 -9Irañeta 5 -1Irurtzun 167 +1Iturmendi 16 +1Lakuntza 84 +4Olatzagutia 139 0Uharte-Arakil 59 -1Urdiain 32 +1Ziordia 22 +1Sakana 1.688 -10