"Gure aurreikuspen guztiak gainditu dira. Argi esan dezakegu Sakana eskualde solidarioa dela eta behar baten aurrean mobilizatzeko eta eskaintzeko gaitasun handia duela". Hitz horiekin azaldu zien bere esker ona Axioren Lagunak ekimenak sakandarrei eta Arabako Lautadako laguntzaileei. Ekimenekoak azaldu dutenez, "krisi ekonomikoa ibarra gogor astintzen ari den arren, 2 hilean Jose Ignazio Floresen Mexikoko tratamenduak eta etxeko obra ordaintzeko adina diru lortu dugu Sakanaren eskuzabaltasunari esker". Esker oneko hitzak ekimenak aurrera eramaten lagundu zuten eragile guztiei eman zieten. Floresek, bestalde, bere esker ona azaltzeko hitzik ez dagoela esan zuen. DatuakFacebooken 600 lagun. 250 lagun lanean300 ikusle Iortian. 250 ikusle pilota partidan. 750 pertsona herri bazkarian. Kontzerturako 1500 sarrera salduta.