Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko Anaitasuna peñak Urrezko Pankarta Saria Motxila 21 taldeari eman zion larunbatean egindako ekitaldi batean. Motxila 21 taldea down sindromea duten 12 neska-mutikoz osatua dago eta bertako kidea da Aintzane Lizarraga dorrobarra. Horretaz gain, taldearekin kolaboratzen duten hainbat musikari daude, El Drogas, esaterako. Motxila 21 taldekoek pozik hartu zuten Anaitasuna peñaren saria: iazko Sanferminetako pankartaren grabazioa zuen plaka, eta 600 euro.