Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Ferminak ezagutarazi eta zabaltzearen aldeko elkarteak, www.blogsanfermin.com bloga, antolatu du aipatu lehiaketa. 21 herrialdeetako 471 parte-hartzaileren idazlanak aurkeztu dira sariketara. Epaimahaiak Alberto Eransus Antoñanzas iruindarrari eman dio aurreneko saria, Siete centimetros narrazioagatik. Podiuma Paco Lekunberri Ardanaz iruindarrak (Encierro del seis de julio) eta Zizur Nagusiko David Martinez Abartzuzak (Abracadabra) osatu dute. Etxarriarrak lehiaketara Ta-fes-ta-fes-ta-fes-ta-fes-ta-fes izenburuko lana aurkeztu zuen. Iruñeko festen osagaien bilduma "aldrebesa". Lehiaketa berean, duela bi urte, Alvaroren beste ipuin bat 6. postuan bukatu zuen. Orduan bezala aurten ere festen aurretik 10 lan onenak biltzen dituen liburuxka argitaratuko da.