San Juan, gau berezia gurean

Guaixe 2012ko ekainaren 22a

Udako solstizioan, gaua eta eguna, eguna eta gaua parekatzen direnean, arbasoen ohiturak berreskuratzen ditugu. San Joan gaua izango da bihar, egun berezi eta misteriotsua. Aspaldiko ohiturei jarraiki sua izanen da protagonista nagusia herriz herri. Su garbitzailea, gauza txarrak erreko dituena guztia biziberri dadin. Horretaz gain, Izurdiaga, Uharte Arakil eta Arbizuko zaindaria ere bada saindua eta haren ohorez festak izanen dira. Altsasun ere festa txikiak ospatuko dituzte.IzurdiagaGaur 3 eguneko ospakizunak hasiko diraGaragarzaroak 22, ostirala20:00etan Txupinazoa. 20:00etatik 22:00etara Disko mugikorra. 22:00etan Paella, tortilla eta postre lehiaketak. 22:30ean Lehiaketako jakiekin eta entsaladekin herri-afaria. 1:00etatik 5:00etara Disko mugikorra argi efektuekin. Garagarzaroak 23, larunbata11:00etatik 13:00etara Dardo txapelketa. 13:00etatik 14:00etara Otamena.14:30ean Bazkaria, bakoitzak berea eramanda. 16:00etatik 20:00etara Mendi bizikleta lasterketa. 20:00etatik 22:00etara Disko mugikorra. 22:00etan Zezensuzkoa eta San Juan suak. 22:30ean Afaria, bakoitzak berea eramanda. 1:00etatik 5:00etara Disko mugikorra argi efektuekin. 5:00etan Txistorrada. Garagarzaroak 24, igandea10:45ean Meza.11:30etik 14:00etara Puzgarriak, jumpinga, zezen mekanikoa eta haurrendako jolasak futbol zelaian. 12:00etan Otamena. 14:30ean Herri bazkaria, Aires de México taldeak girotuta. 17:00etatik 19:00etara Puzgarriak, jumpinga, zezen mekanikoa eta haurrendako jolasak futbol zelaian. 19:00etan Txokolatada. 20:00etatik 22:00etara Haurrendako mozorro kontzertu eta dantzaldia. 22:00etan Hau pena nik eta denendako bokatak. Irurtzun  Sua solstizioanEgunaren azken argiak agurtzeko pintxoak banatuko dira biharkoan, 21:30ean, Irurtzungo plazan. Aizpea Euskara Taldearen kontu izanen da, Udalaren eta Orritzen laguntzaz. Pintxo jatea trikitixa doinuez lagundua izanen da. Trikitilarien saioaren ondoren, txalapartarien eta djembe joleen soinu erritmikoek iragarriko dute Iskidiko joaldunen etorrera. Eta haiekin batera, 22:30ean, Irurtzungo Foru plazara udako solstizioko sua etorriko da. Aizpeak irurtzundarrei papertxo batean hiruna nahi eta gorroto idaztera eta papera sutara botatzea gonbidatuko ditu. Su gainean salto egiteko tentazioari gutxik eutsiko diote. Hiriberrin iluntzean Txitera elkartera gerturatuko dira herritarrak. Haren inguruan merienda-afaria eginen dute eta ondoren, elkartearen atzeko aldean sua piztuko dute, San Juan suak saltatzeko. Irañeta Herri bazkaria eta suakBasabeako borda berritu zenetik, azken bi urtetan herri bazkaria egin izan da bargan dagoen eraikinean. Aurten bazkaria udako solstizioarekin bat egin duenez egun bete ospakizun dute irintarrek. 14:30 aldera mahaira eseriko dira. Herri bazkaria despeditu ondoren, herrira bueltatuko dira eta afaltzeko urdaia majo janen dute. Otamena eta gero, 22:00etan sua piztu eta haren ginetik saltatuko dute. Uharte Arakil Gaur hasiko dira festakGaragarzaroak 22, ostirala18:00etan Suziria. Festetako kartel lehiaketako irabazleari saria emanen zaio. Kartelak alhondigan ikusgai festetan. Auzatea plazan.18:15ean Erraldoi eta buruhaundien konpartsa eta trikitilariekin.19:45ean Mikel Doneari harrera.20:00etan Meza.21:00etan  III. Patata tortilla lehiaketa. Sariak: txerrikume bat, zartagin sorta ederra eta  ardoa. Ondoren tortilla dastatzea. 22:30ean Parrillada herri-afari, bakoitzak bere sua egiteko behar duen materiala, ardoa, ogia, mahaiak eta aulkiak jarriko ditu)00:30etik 4:00etara Diskofesta. Garagarzaroak 23, larunbata12:00etan Uharteko erraldoi eta buruhaundien konpartsa.13:00etan Galtzorratz taldearen dantza saioa.14:30ean Herri bazkari plazan.17:30etik 19:30era Haurrendako puzgarriak. 18:00etan Uharteko I. Herri-Desafioa. Sariak: 1. txerrikume bat, patata zaku ederra eta 3 ardo botila. 2.a 3 txistorra eta 3 ardo botila20:00etan Meza.20:00etan Sardinada, Aralar-Mendi elkarteak antolatuta. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Alaiki taldearekin. 22:30ean San Juan suak.00:30etik 00:30era Dantzaldia Alaiki taldearekin.Garagarzaroak 24, igandea10:00etan Dianak gaiteroekin. 11:00etan Futbito partidua (Uharteko futbito taldeak antolatuta). 12:00etan Meza San Juanen omenez. 13:00etan Uharteko zortzikoa eta Uharteko erraldoi eta buruhaundien konpartsa.14:30etan Haurren bazkaria plazan.17:00etatik 19:00etara Haurrendako jolas-tailerrak (Uharteko gazte-lekuak antolatuta). 17:30etik 19:30era Haurrendako puzgarriak.19:00etan Txokolatada. 20:00etatik 22:00etara Mozorro dantzaldia haurrendako, Bixenterekin. 22:00etan Zezensuzkoa. 00:30etik 3:30etara Dantzaldia Bixenterekin. Garagarzaroak 25, astelehena 10:00etan Erromeria Zamartzera Uharteko konpartsa eta gaiteroekin. Ondoren meza eta auzatea.14:30etan Jubilatuen bazkaria. 16:00etatik 18:00etara Duo Alazan mariatxien kontzertua. 17:30etik 19:30era Haurrendako puzgarriak. 18:30ean Pilota partidak. 20:00etatik 00:00etara Dantzaldia Iñakirekin. 22:00etan Zezensuzkoa. Oharra: Donibane jubilatu elkarteak proposatuta, antzinako ohitura berreskuratu nahi da, eta astelehenean uhartearrak "txisperoz" janztera animatuz.Arruazun, eguna iluntzen hasten denean, 21:00ak aldera, sua piztuko dute plazan. Arbazuarrak haren inguruan bilduko dira, salto eginez. Mokadurik ez da faltako. Unanun, Lizarragan, Lizarragabengoan eta Etxarri Aranatzen ere su ederrak piztuko dituzte eta haien gainean saltoka ariko dira. Etxarrin zorriak eta partzak kentzeko eskatuko dute.Lakuntzan ere poliki ospatzen da San Juan gaua. Lakuntzako kale eta txokoetan barna makina bat su piztuko dira eta asko eta asko izanen dira haien gainetik salto egitera animatuko diren lakuntzarrak. "San Juan urdiña, onak zabaltzazu, geiztuek iyertzazu, geiztue den guziye onaa konpartitzazu" kantatuko dute saltoa egiten duten bitartean. Hainbat kaletan, bizilagunak mahaiaren inguruan bilduko dira afaltzera, sua ondoan dutela. Batzuk auzoka eginen dute eta besteek koadrilaka. 22:00etatik 24:00etara, lakuntzarren bilgunea elizako ezkil-dorrea izanen da. Gaueko hamarrak puntuan ezkilak jotzen hasiko dira, eta igotzen den orok kanpandorreko bi ezkil erraldoiak eta ezkil txikiak jotzeko aukera izanen du. Errepika eta errepika artean zer edana izanen da, ezkil-dorrean auzatea izanen baita.Arbizu   Bihar hasiko dira festak Garagarrilak 23, larunbata. San Juan bezpera19:00etan Txupinazoa. 19:30ean San Juanera igoera Jaiak txarangarekin. 20:00etan Bezperak San Juanen Arbizuko eta Etxarriko abesbatzekin.20:30ean Maria Lonbreren Zaldiya. 21:00etan San Juandik jaitsiera23:30etik 3:30era Dantzaldia Tximeleta taldearekin.Garagarrilak 24, igandea. San Juan eguna10:00etan Dianak Jaiak txarangarekin.11:30ean San Juanera igoera.12:00etan Meza nagusia.12:00etan Haurrendako tailerrak.13:00etan Aate (Alda Bide).13:30ean Elai Alai Dantza Taldea (Arbizuko haurrak).14:00etan Txaranga.17:00etan Kalejira Jaiak txarangarekin.15:00etan 4x4 erakustaldia. 17:00etan Haurrendako tailerrak.20:00etan Aate eta buruhaundiak.20:30ean Sokatiralariei omenaldia.20:30etik 22:00etara Dantzaldia Laket taldearekin.00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Laket taldearekin.Garagarrilak 25, astelehena. Kintoen eguna10:00etan Dianak Sakanako Trikitixa Eskolarekin.11:00etan Kintoak pixkeet eskien.11:00etan Pilota partida finalak.12:00etan Tailerrak.12:00etan Aate (zotola).16:00etatik 19:30era Jolas parkea.17:00etan Piperropilen tailerra.19:30ean Zirika Zirkusen Zirika Zirkaos antzezlana.20:00etan Aate eta Piperropilen dastaketa.20:30etik 22:00etara Dantzaldia Gabezin taldearekin.00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Gabezin taldearekin.Garagarrilak 26, asteartea. Jubilatuen eguna12:00etan Tailerrak.12:00etan Jubilatuen meza.12:30ean Herriko helduenei oroigarri banaketa.13:00etan Jubilatuen luntxa.13:30ean Xanti eta Katxo.16:30ean Truk txapelketa.17:00etan Izozkiak haurrentzat.17:00etan Mendi bizikleten erakustaldia (Burgelden)18:00etan Play Back txapelketa20:00etan Aate eta buruhandiak20:30etik 2:00etara Dantzaldia Xanti eta Katxorekin.21:30etik Emakumeen afaria.22:00etan Bertso afaria.00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Xanti eta Katxorekin.Garagarrilak 27, asteazkena. Gazte eguna12:00etan Aate (Argi Bidea).12:00etan Haurrendako tailerrak.12:00etan 1512ko Konkistaren omenaldia. 14:30ean Gazte bazkaria.17:00etan Piñata erraldoiak.17:30ean Triki poteoa.18:00etan Herri kirolak (Herriko Aizkolariak).20:00etan Aate.20:00etan Altsasuko txistulariak.23:30ean Kontzertuak: Zopilotes txirriaos eta Banda Bassotti.Garagarrilak 28, osteguna. Haurren eguna10:00etan Dianak herriko txistulariekin.12:00etan Altxorraren bila.12:00etan Aate (Jubilatuak).14:30ean Haurren bazkaria.16:00etan Mural margotzea.17:30ean Haur ginkana.18:30ean Izozkiak haurrendako.19:00etan Hodei Magoa.20:00etan Aate.20:30etik 22:00etara Dantzaldia Dantzadi taldearekin.00:00etatik 3:00etara Dantzaldia Dantzadi taldearekin.Garagarrilak 29, ostirala. Preso eta iheslarien eguna12:00etan Sakanako buruhaundien kontzentrazioa.12:00etan Aate (Herrira).12:00etan Pintxo txapelketa.12:00etatik 14:00etara Jolas parkea.13:00etan Pintxo dastatzea. Triki-bertso-pintxo-poteoa13:00etan Ordu berdea (ekarri zerbait berdea jantzita).16:00etatik 19:00etara Jolas parkea.16:30ean Mus eta brixka txapelketa.20:00etan Aate. 20:00etan Konzentrazioa.20:30ean Balkoi, argazki eta Kartel lehiaketetako sari banaketa.20:30etik 22:00etara Dantzaldia trikitilariekin. 23:00etan Argazki emanaldia.00:00etatik 03:00etara Dantzaldia The Trikiteens taldearekin.    Dorraokoak San Joan ermitaraSan Joanen omenezko ospakizunak gaur, ostiralean, eta bihar, San Joan bezperan eginen dituzte dorrobarrek. Gaur, ekainak 22, ostiralarekin, 19:00etan bezperak izanen dira San Joan ermitan. Arrosarioa errezatu eta meza izanen da. Elizkizunaren ondoren, bildutako guztiendako ardoa, gazta eta ogia banatuko ditu kontzejuak ermitaren atean bertan.Hurrengo egunean, larunbatarekin, San Joan bezpera aurten, atzera ere ermitan bilduko dira dorrobarrak goizean goiz. 9:00etan meza izanen dute eta, haren ondoren, elkartean herri guztiarendako gosaria prestatuko da. Bazkaria ere izanen da elkartean. Hartan, kontzejuko ordezkariak eta herriko etxe bakoitzeko ordezkari bana bilduko dira.BakaikuMaiatza eta suaBihar, larunbata, Bakaikuko plazan maiatza jasoko da. 18:00etan ekinen diote bakaikuarrek lanari, gazte asanbladako kideen ekimenez. Lana despeditu eta atseden hartu ondoren, 20:00etan, auzoan auzatea izanen da. Iluntzean, berriz, Bakaikuko Gazte Asanbladak tentsio altuko linearen aurkako sua piztuko du plazan. Domekan, berriz, 13:30ean, herriko akordeoilariek kontzertua emanen dute Donibane plazan. 17:30ean haurrendako opil, txokolatina eta goxokiak banatuko dira. Puzgarria ere egonen da. Iturmendin auzatean bilduko dira San Juan bezperan, iluntze aldera. Zer jan eta zer edan ez da faltako. Bitartean Arrano Beltza plazaren erdian su handia piztuko dute.  Urdiainen San Joan bezpera, osteguna, sainduari eskainitako ermitan ospatuko dute. Hara jaisteko 19:30 aldera hitzordua jarrita dute eliz atarian, eta, musika lagun, urdiaindarrak ermitara jaitsiko dira. 20:00etako elizkizuna eta gero, ermitako plazan sua piztuko da, eta txikienek arto koskolak sutan jarriko dituzte. Une horretan herriko neska gazteak, eskutik helduta eta egun honetarako propio aspalditik Urdiaingo hainbat etxeetan gordetzen diren soineko tradizionalekin jantzita, suaren inguruan San Joan Kantaita famatua kantatzen hasiko dira. Haren bidez sainduari uzta onak eskatuko dizkiote. Dantzarien txanda eta gero herrirantz joko dute urdiaindarrek. Hantxe afariak eginen dituzte.Egun bai egun onek San Juan diruriEz da San Juan bañan ala alunbra bediGuazen San Juanera gaur arratsianEtorriko gerala bihar goizian...AltsasuGaragarrilak 23, larunbata17:00etan Etxafuegoa txikitixa taldeak girotua,  San Joan kalean.17:15ean Bolo floji, Mikelo eta Musanporekin haur ikuskizuna.18:45ean Txokolate jana, Los Compadres taldeak girotua.20:00etan Meza San Joan ermitan.20:30ean San Joan suak. Kalejira plazaraino.Udako solstizio-festa: Suaren omenezko aurreskua. Ondotik, Fanfarrea eta Zubiondoko abesbatza Foruen Plazan. Antolatzailea: Egubera taldea.21:00etan Auzatea Foruen Plazan.23:00etatik 3:30era Dantzaldia Ibai berriak taldearekin, San Joan kalean.Garagarrilak 24, domeka20:00etan Zortzikoa Foruen plazan.Auzatea eta herri meriendak.....23:30etik 24:30era Dantzaldia Haize Berriak bandarekin, Foruen Plazan.OhiturakDomekan argitze berezia izanen da Altsasun. Izan ere, ohiturari jarraituz etxeetako ateen aurrean iratzeak izanen dira. Horretaz gain, batean balkoietan ere utziko du gauak arrastorik. Maiteen balkoietan lizar adarrak jarriko dituzte batzuk, aurkako pertsonen balkoietan, berriz, txipua edo makala. Horiek guztiak astelehenean jasoko ditu udalak eta, horregatik, eskura uztea eskatu du. Iaz bezala, aurten ere, Egubera taldeak udako solstizio festa antolatu du. Bihar izanen da, Foru plazan. Sasoi aldaketa islatzen duen suaren omenezko aurreskua dantzatuko dute eta fanfarrearen  eta Zubiondo abesbatzaren doinuak aireratuko dira. Miura erreko da ere. Herrira-ren egitaraua biharko19:00etan Poxtiñaren aldeko sinadura bilketa plazan. 21:30ean Herri-afaria gaztetxeko plazan. Olatzagutian ere suak piztuko dituzte gauean, baina lehenago Olaztiko Udalak antolatutako Batuekoko erromeria ospatuko dute izen bera duen eta Altzania magalean dagoen iturrian.Batueko 201110:00etan    Batueko igoera Olatiko San Migel plazatik Burundako txistulariekin.11:00etan    Hamaiketako goxo goxoa Batuekon.14:30ean    Autogestionatutako bazkaria koadrilen artean. 16:30ean    Haurrendako jolasak.17:30ean    Dantzak, kantak irrifarrak... La Cigarra txarangarekin.19:00etan    Sardinada Batuekon.23:00etatik 2:00etara Disko festa San Migel Plazan.ZiordiaSan Juan sua txipudianZiordiarrak txipudian eta Gaztelu inguruan bilduko dira San Juan gauaz gozatzera. Gaueko 9:00etan, sua piztearekin batera, Udalak txistorra, odolkiak eta saiheskiak eginen ditu parrillan bildutako guztiendako, eta, jakina, ardoa ere ez da faltako. Merenduarekin eta suarekin ospatuko dute ziordiarrek San Juan.