Goikoetxea Nafarroako Gobernuko bigarrena

Guaixe 2012ko ekainaren 25a

Gobernuaren berrantolaketaren ondoren olaztiarrak ekonomia, ogasuna, industria eta enplegu ardurak izanen dituAlderdi sozialistako kideak eta Alvaro Miranda Nafarroako Gobernutik atera ondoren, Yolanda Barcina Angulo presidenteak bere kabinetea eraberritu du. Lau kontseilari berri izanen dira gobernuan. Baina gobernuaren eraldaketatik indartuta atera dena Lourdes Goikoetxea Zubelzu da, lehen lehendakariorde bihurtu dena. Ez da urte bat gobernua osatu zenetik. Olaztiarrak orduan Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren ardura hartu zuen. Landa garapen eta ingurumen ardurak utzi eta Mirandarenak ziren ekonomia eta ogasunak hartu ditu. Olaztiarrak gaztelaniaz eta euskaraz zin egin zuen kargua larunbatean. Ondoren esan zuen kargua "errespetu handiz, ilusioz eta gogoz" hartu duela eta lantalde  "indartsu bat" egitearen beharra azpimarratu zuen, gaineratuz: "kohesioa duen gobernu batekin dugun eskenatokia aldatzen hasiko da". Industria eta enplegua ekonomia eta ogasunarekin batzea egoki jo zuen Goikoetxeak. "enpresa ehun sendoa egin behar dugu, ekonomia eta lana sortuko duena. Departamendutik eginen den ekonomia sorkuntza hori gizarte guztian" banatzearen alde azaldu zen.