Street-punk arbizuarra: Nafarroa 1512

Guaixe 2012ko ekainaren 27a

Dagoeneko Punkia eta kaskamotz kantua ezagun egin dute. Gitarra eta baxu biziak, bateria sendoa, ahots urratua, amorru-letrak eta lelo itsaskorrak. Nafarroa 1512 taldeko kide Ulon (gitarra) eta Rayo (bateria) Beleixe Irratian (FM 107,3) izan berri dira. Estanerekin (baxua) eta Txirrirekin batera (abeslaria) osatzen dute taldea. Nafarroako konkistaren V. mendeurrena dela eta taldearen izenagatik jende askok galdetzen diela aitortu du Rayok.2010eko udan sortu zen Nafarroa 1512. "Uda osoa juergaz juerga eta kontzertuz kontzertu pasa ondoren esan genuen: guk ee ein bidu" azaldu du Rayok. "Bat-batean hasi ginen denak" argitu du Ulonek. Estane, Txirri eta Ulon abiarazi zuten taldea. "hirurok eta gitarrarekin ibiltzen zen beste bat bildu ginen hasieran" gogorarazi du Rayok. "han ibiltzen ginen su-soinua ateratzen". Ulonek probatzea nahi zuela esan zien. "Berotasunarekin saltsan sartu nintzen. Gitarra erosi eta fuera", gogoratu du Ulonek. Azken horrek aurreko talde batean bateria jotzen zuen. BideaAurreneko emanaldia duela urte bat eman zuen Nafarroa 1512 taldeak, Olatzagutiko Maisuenea gaztetxean. Sakana (Lizarraga, Arbizu, Iturmendi, Urdiain, Altsasu eta Olatzagutia) eta Sakanatik kanpo (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba edota Tutera) 17 kontzertu eman dituzte dagoeneko. "Alde horretatik ezin gaitezke kexatu, nahiko ongi ibili gara". Diskoak saio gehiago ekarri dizkiela nabarmendu du Ulonek. Haien kontzertutara "nahiko jende" mugitzen dela esan du Rayok. Hala ere, Sanjuanak pasatuta kontzertutarako deituko dituztenaren esperantza dute. Batera eta bestera mugitzeko jaialdietako beste taldeekin adostu egiten dute zeinek zer eraman. Ikasketengatik eta lanagatik entseatzeko nahiko lan izaten dute. Rayok esan duenez, "ostiraletan edo larunbatetan entseatzen dugu. Gero larunbatean kontzertua. Igandean, berriz materiala guztia bildu eta berriro ere lokalean utzi".DiskoaNafarroa eta Punki izan ziren aurreneko bi kantak. "Hortik aurrera etorri ahala sortzen joan ginen kantuak", azaldu du Ulonek Beleixe Irratian (FM 107,3). Diskorako aukeraketa egin behar izan zuten. Diskoa egiteko prozesua "asko luzatu" egin zitzaiela aitortu du Ulonek. Laudion hasi ziren grabatzen, "baina tipo harrekin ez ginen ongi moldatu" argitu du Rayok. "Distantziagatik eta utzi egin genuen eta Arritzalan (Araba) grabatu dugu, Bingen Sainzekin". Estudioko aurreneko esperientzia oso ona izan dela aitortu dute Nafarroa 1512ko kideek Sakanako irrati euskaldunean. "Bingenek asko lagundu digu eta eskertzen dugu". Diskoaren diseinua Iker, Baserri, altsasuarrak egin die. AnaiakArbizuko beste taldearekin, Alerta Gorriarekin "primeran" moldatzen direla esan dute biek. "Beraiengatik gaude gu hemen. Ahal dugunean batera joaten gara" esan du Rayok. "Talde anaia da. Eskertu beharra diegu. Hasieran beraiek uzten ziguten ekipoa. Beraiengatik ez balitz ez genuke ezer ez eginen" aitortu du Ulonek. Pello Reparazen laguntza ere eskertu dute. Garilaren 14an Alerta Gorriarekin eta Kaxkalorekin (Altsasu) batera Errenterian joko dute. Sakanatik autobusa joanen da.