Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko porlandegian hondakinak erretzearen egitasmoaren kontra Arabako Biltzar Nagusiak ekimenik ez du hasiko. Hala erabaki zuen astelehenean egindako batzarrean. Hala ere, "indarrean dagoen legedia errespetatzeko eskatuko dio Nafarroako Gobernuari. PPk, EAJk eta PSE-EEk hartu zuten erabakia. Bilduk eta Ezker Batuak hondakinak erretzearen kontra azaldu ziren. Bestalde, Aguraingo Kuadrillak errausketaren kontrako mozioa onartu zuen astelehenean eta haren kontrako neurriak hartzeko eskatu zion Arabako Foru Aldundiari. Azkenik, asteartean Tafallako Udala Olatzagutiako porlandegian hondakinak erretzearen kontra azaldu zen. Hiru Mugak Batera plataformaren mozioaren alde egin zuten PSNk, Bilduk eta Iniciativa por Tafallak.