Asensio ere San Ferminetako ipuin lehiaketan aurrean

Guaixe 2012ko ekainaren 28a

IV. San Ferminetako Kontakizun Laburren Nazioarteko Lehiaketako 23 lan onenen artean Jose Luis Asensio Igoarena ere dago. Halaxe jakinarazi zuen asteartean lehiaketa antolatu duen elkarteak. Guaixeko kolaboratzaile etxarriarrak Sentimendua izenburuko lana aurkeztu zuen. Antolakuntzak idazlana hurrengo egunetan argitaratuko du www.blogsanfermin.com-en. Lehiaketara 471 testu aurkeztu zen eta, esan bezala, 23 onenen artean bukatu du Asensiorenak. Beste etxarriar bat, Alfredo Alvaro Igoa, aipatu lehiaketan 7. izan zen.