Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
AHT, errausketa eta goi tentsioko linearen kontra dauden erakundeek antolatu dute eta bidean argibideak emanen dituzteIgandean 9:00etan Olatzagutiko plazatik abiatuko da. 13:30ean Altsasun manifestazioa eginen daAHT gelditu! Elkarlanak, Hiru Mugak Batera eta Autopista elektrikorik ez! plataformek elkartu eta etziko mendi martxa antolatu dute. Hiru arazo, irtenbide bakarra leloa aukeratu dute martxarako. Olatzagutiko eta Altsasuko dermioetan barna eginen den ibilbidean 3 geldialdi eginen dituzte eta aurreikusitako azpiegitura bakoitzaren inpaktuen berri emanen dute. Hau da, Abiadura Handiko Trenaren, porlandegian hondakinak erretzeko egitasmoaren eta 400 kW-ko linea jartzeko asmoen gainean argibideak emanen dituzte. Ibilbidea despeditu ondoren, Altsasun manifestazioa eta herri-bazkaria eginen da. IbilbideaOlatzagutiko plaza, porlandegiko atzeko aldea, Ornako bidea, Altsasuko geltoki auzoa, Txunkai, Mendixurbe, Gurdilatz (handik edo errepeditik), Ulaiar, Ulaiar Txiki, Santa Luzia Sakan, San Pedro eta Altsasuko Alde Zaharra. Martxa haurren gurdiekin edo edozein tramankulurekin egin daitekeela dio antolakuntzak.