Mercero sarituta

Guaixe 2012ko ekainaren 28a

Larunbatean 341 korrikalarik hartu zuen parte Sanduzelain jokatutako Leuzemiaren kontrako 2. lasterketan. Argako paseoari buelta eman behar zioten, 6 km osatuz. Raul Amatriain izan zen azkarrena (20:05), Daniel Sanezen aurretik. Emakumezkoetan Cyntia Martinez izan zen lehena Maite Aresen aurretik.Antolakuntzak lasterketako korrikalari beteranoena omendu nahi izan zuen. 73 urterekin, Jose Maria Mercero unanuarrak 29:00 minututan osatu zuen ibilbidea.