Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Sanferminetako Torneoa aurkeztu zuten Aspek eta Asegarcek. Uztailaren 7an Nafarroako lau t´erdiko finala jokatuko da - aste honetan jakingo da nortzu helduko diren finalera - eta uztailaren 13ko Marco Real desafioa jokatuko dira, ardoaren desafioa. Desafio honetan hiru partida jarriko dira jokoan, eta 3 partida horietatik 2 irabazten dituen enpresa izango da garaile. Azken partidan Asegarceko Urrutikoetxearen kontra ariko da, buruz-buru, Aspeko Joseba Ezkurdia arbizuarra. Akaso, Binakako Sanfermin Torneoak eman zituen sorpresa gehien, Idoate eta Beroiz ez baitira ariko. Ordezkari sakandar bakarra izango dugu, Aitor Zubieta etxarriarra. Atzelariak Xalarekin osatuko du bikoa. Elkarren artean bikain ulertzen duen bikoa, hain zuzen. Aspeko gainontzeko bikoak Titin III.-Barriola eta Martinez de Irujo-Merino II.a izango dira, eta Asegarcekoak Olaizola II-Apraiz, Berasaluze VIII.-Albisu eta Bengoetxea VI.-Begino.