Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2 anbulantzien erosketan dokumentuak faltsutzea leporatu zieten eta auzia artxibatu egin du epaileakNafarroako DYA eta auzipetuak izan diren elkarteko zuzendaritzako 3 kideek adierazi dutenez, "gure asmo bakarra, ahalik eta modu eraginkorrenean, diru-laguntza baten kopurua ahalik eta gehien optimizatzea izan zen". DYA interes publikoko erakundea dela gogorarazi dute eta, gaineratu, erakundearen bitarteko eta ondasun guztiak boluntarioen bidez gizarteari iristen zaizkiola zuzenean. Nafarroako DYAko zuzendaritzako kideak boluntarioak direla eta ez dutela inolako dirurik jasotzen argi utzi nahi izan dute ere. Zuzendaritzatik salatu dute auzipetutako 3 kideen eta DYAren gizarte-irudia kaltetua izan dela. "Hori, batez ere, instrukzio aldian erabili diren gehiegizko neurriengatik izan da; kaltetutako pertsonen errugabetasun-presuntzioa zalantzan jartzeagatik eta berau epaitegiaren bizkar egiteagatik". Azkenik, DYAtik jasotako babes guztia eskertu eta aurrerantzean ere lan boluntarioarekin lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute.